Din Rap Don eguna izango da bihar Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2019ko abe. 27a, 16:59

Raparen inguruko tailerra, Sufijorap txapelketarako sailkapen faseko lehen jardunaldia eta rap kontzertuak izango dira bihar, goizetik hasita, Gaztetxean. 

Azpeitiko Gaztetxeak eta Azperap-ek elkarlanean antolatuta, Din Rap Don eguna izango bihar, abenduak 28, Gaztetxean. Goizean, 11:00etan hasita, hip-hop musikaren sorreraren inguruko solasaldia eskainiko dute H&Jk, eta jarraian, rap musika sortzen ikasteko tailerra izango da. 

Arratsaldean jarraituko dute antolatutako egitarauarekin. Hain zuzen, 17:30ean hasita Sufijorap txapelketarako sailkapen faseko lehen jardunaldia izango da. Bertan, nor baino nor eta aurrez aurre arituko dira hainbat txokotatik bertaratutako raperoak. Horren ostean, 20:00etan rap doinuez gozatzeko tartea izango da. Bihar Gaztetxeko oholtzara igoko dira Troya, Josu Iraola, Basero, Deace, Big Flea, Zetitaz eta Durangoko Patxadaz taldea.