Badu zenbaki sariduna GKSren saskiaren zozketak

Uztarria.eus 2020ko urt. 2a, 17:12

Gazte Koordinadora Sozialistaren (GKS) otarrearen zozketak badu zenbaki sariduna. GKSko kideek Santo Tomas egunean jarri zituzten salgai saskiaren zozketarako txartelak Plaza Txikian, eta abenduaren 31n, 20:30ean, egin zuten otarrearen zozketa Haginpe tabernan. Zenbaki sariduna 935 da. Txartel irabazlea duenak Haginpetik pasatu beharko du otarrearen bila.