Plastiko eta zabor ugari lurrean

Herritar batek atzo bidalitako irudiak dira honako hauek. 19:15 inguruan atera zituen irudiak plazan, "egoera penagarria" zela iritzita. Zabor eta plastiko ugari ikus zitekeen lurrean, eta horietako asko gozokien zorroak edo bilgarriak ziren. Uztarriara argazkiak bidali dituen herritarrak honako galdera hau egin du: "Norena da ardura? Umeena edo gurasoena? Zer ikusi, hura...".