Karnabalak direla eta, aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Uztarria.eus 2020ko ots. 19a, 10:48
Erdikaleko irudia.

Astelehenean eta asteartean izango dira ordutegi aldaketak errefusaren, organikoaren nahiz kartoiaren bilketa¡n. Urola Erdiko Mankomunitateak ordutegiak errespetatzeko eskatu du.

Karnabalak direla eta, aldaketak izango dira saltokietako eta tabernetako hondakinen bilketaren ordutegian. Astelehenean eta asteartean izango dira ordutegi aldaketak errefusaren, organikoaren nahiz kartoiaren bilketan. Urola Erdiko Mankomunitatekoak ordutegiak errespetatzeko eskatu du.

Honako hauek dira Urola Erdiko Mankomunitateak astelehenerako eta astearterako ezarri dituen ordutegiak:

Astelehena

  • 07:00. Errefusa bilduko da Alde Zaharreko tabernetan. Kale garbiketarekin batera egingo dute bilketa.
  • 09:00. Errefusaren eta organikoaren bilketa egingo dute herri guztian.

Asteartea

  • 06:30. Alde Zaharreko tabernetako errefusa bilduko da, kale garbiketarekin batera.
  • 10:00. Kartoiaren ohiko bilketa egingo dute herri guztian.