Azpeititik Zestoara mendi irteera antolatu du Baigerak

Uztarria.eus 2020ko mar. 5a, 16:14

Ondarbaso ingurua. (Mendia.eus)

Hilaren 21ean, larunbatez, egingo dute irteera. Txangorako izena aurrez eman beharko da; hain zuzen ere, martxoaren 18ra arte izango da horretarako aukera. Hamabi euro ordaindu beharko da.

Azpeititik Zestoara mendi irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak martxoaren 21erako. Larunbat horretan 09:00etan aterako dira udaletxe aurretik, eta handik abiatuko dira Zestoara. Hara iristean, Mollergi tabernan egingo dute hamaiketakoa, eta gero, lineako autobusean itzuliko dira Azpeitira. Irteerarako aurrez izena eman beharko da; hain zuzen ere, martxoaren 18ra arte izango da horretarako aukera. Hamabi euro ordaindu beharko da.