Bainatu bai, baina kontuz

Erabiltzaile batek Urola ibaian, Julian Elortza parean, hartutako irudiak dira honakoak. Bertan, bi gaztetxo ibaian bainu bat hartzen agertzen dira, baina erabiltzaileari herritar horien hainbat jokamolde arriskutsuak iruditu zaizkio: "Horrelako gazteekin ziur nago herri honek aurrera egingo duela. Uretan bainu bat hartzeko, ordea, horrela arriskatu beharra al dago?".