'Euskal matxinada' liburua oinarri hartuta, Andoni Olariagak solasaldia eskainiko du martxoaren 3an

Julene Frantzesena 2021ko ots. 13a, 08:00
Andoni Olariaga artxiboko irudi batean.

18:30ean hasiko da Olariagak berak idatzitako liburuan oinarritutako solasaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetariak egingo ditu gidaritza lanak. Azpeitiko Sortuk antolatu du saioa.

Andoni Olariaga filosofo eta idazleak Euskal matxinada liburua oinarri hartuta hitzaldia eskainiko du martxoaren 3ean, asteazkenez, Sanagustin kulturgunean. 18:30ean hasiko da Olariagak berak idatzitako liburuan oinarritutako solasaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetariak egingo ditu gidaritza lanak.

Azken hamarkadetako euskal matxinadari buruzko hausnarketa egingo du Olariagak, eta aurrera begirako gakoez ere ariko da. Azpeitiko Sortuk antolatu du saioa, formakuntza nahiz hausnarketa sustatzeko helburuz.