Altsasuko bi gazte auzipetuk hitzaldia emango dute hilaren 25ean Soreasun

Mailo Oiarzabal 2021ko ots. 12a, 10:38
Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno.

Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamuno izango dira Azpeitian. Ekitaldia Orkatz kultur elkarteak antolatu du, Enekoitz Esnaola kazetariak gidatuko du eta 18:00etan hasiko da. Osasun larrialdi egoera dela eta, 250 laguneko edukiera muga izango du ekitaldiak. Ez da aurrez gonbidapena hartu beharrik izango.

Adur  Ramirez de Aldak eta Jokin Unamunok, Altsasu auzian epaitu zituzten zortzi gazteetako bik, "Altsasuko muntai polizialaren" inguruko hitzaldia emango dute Azpeitian otsailaren 25ean. Soreasu antzokian izango da hitzordua, 18:00etan. Ekitaldia Orkatz kultur elkarteak antolatu du eta Enekoitz Esnaola kazetariak gidatuko du solasaldia. Osasun larrialdi egoera dela eta, 250 laguneko edukiera muga izango du ekitaldiak. Ez da aurrez gonbidapena hartu beharrik izango.

2016ko urriaren 15eko goizaldean Altsasuko (Nafarroa) Koxka tabernaren inguruetan bi guardia zibil eta haien bikotekideen eta herriko hainbat gazteren artean izandako liskarrek "bizitza betiko aldatu" zieten Adur Ramirez de Alda eta Jokin Unamunori. Terrorismo delitua egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalak bere gain hartu zuen instrukzioa, eta urte hartako azaroaren 14an atxilotu zituzten Altsasuko zortzi gazte.

2019ko apirilean epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean, eta ekainaren 1ean 79 urteko espetxe zigorra ezarri zieten, guztira, zortzi gazteei —bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorrak—. Epai haren ondotik, espetxeratu egin zituzten Abad, Urrizola, Goikoetxea eta Cob.

<p"Gaur egun, espetxe erregimeneko baimenen bidez 'erdi askatasuneko' egoera batera heldu dira; ez daude libre, kalean egon arren. Horren adierazle da, esaterako, Jon Ander Cobek eta Julen Goikoetxeak oraindik ere gauero itzuli behar izaten dutela espetxera lotara", azaldu dute hitzaldiaren antolatzaileek. "Urte hauetan auzipetuek estatuko hainbat kartzela ezagutu dituzte, eta errealitate bidegabeak pairatu, hala nola sakabanaketa, isolamendua edota FIES erregimena", gaineratu dute.