Karnabalak 2021

Umorez ospatu dituzte ezohiko karnabalak Azpeitiko ikastetxeetan

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 12a, 18:19

Mozorroz eta kolorez bete dira gaur Azpeitiko ikastetxeak; izan ere, karnabalak ospatu dituzte egunean zehar Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Iraurgi Ikastetxean eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Beste urteetan ez bezala, osasun neurriak zorrotz errespetatuta ospatu dituzte inauteriak, kantu eta dantza, umorerik galdu gabe.  

Ezohiko moduan bada ere, mozorroak soinean jantzi eta karnabalak ospatu dituzte Azpeitiko ikastetxeetan. Haurrek, gaztetxoek eta irakasleek ez diete uko egin inauteriei, eta osasun neurriak zorrotz errespetatuta mozorroen festa egin dute egunean zehar ikastetxeetan. Hona hemen gaurko egunak ikastetxeetan utzitako hainbat argazki.