Zuazola dastatze menua, Joseba jatetxean

Joseba jatetxea 2021ko ots. 24a, 16:54
Joseba jatetxearen terraza.

Otsailaren 27an berriro gure ateak ireki eta martxan hasiko gara. Ordutegia honako hau izango da: asteartetik igandera, eguerdietan bazkariak emateko prest. Azkenengo itxialdiaren aurretik atera genuen Zuazola dastatze menua aste gutxiz eskaini ahal izan genuenez, orain berriro horretaz gozatzeko aukera izango duzue:

Hasierakoak

  • Zizka-mizka
  • Otarraixken salpikoia
  • Frijituak
  • Onddoen kurruskaria

Bigarrenak

  • Txipiroiak bere tintan
  • Ahate bularkia txingarretan

Postrea

  • Aukeran

Kafea eta edariak barne: 32 euro.