Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' liburuaz eta "emakume bertsolariek bizi dituzten zapalkuntzez" aritu dira Emakumeen Txokoan

Maialen Etxaniz 2021ko ots. 24a, 20:04

Uxue Alberdik Kontrako eztarritik liburua aurkeztu du gaur arratsaldean Azpeitiko Emakumeen Txokoan. Hainbat herritar bertaratu da hitzordura, eta hizpide izan dituzte, besteak beste, "emakume bertsolariek bizi izan dituzten eta bizi dituzten zapalkuntzak". 

Literatur solasaldia eta, aldi berean, gizarte gai baten inguruko solasaldia izan da gaur Azpeitiko Emakumeen Txokoan; izan ere, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik liburuaren aurkezpena izan da gaur bertan. 

Kontrako eztarritik Lisiperen bosgarren alea da, eta emakume bertsolarien testigantzak ditu oinarri, "emakume bertsolariek bizi izan dituzten eta gaur egun bizi dituzten zapalkuntzez" mintzo baita idazlana. Uxue Alberdik berak eman ditu gaurkoan liburuaren inguruko azalpenak Emakumeen Txokoan, eta Leire Ibargurenek gidatu du saioa. Hainbat emakume bertaratu da liburuaren aurkezpenera, eta adi entzun dituzte Alberdiren azalpenak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide