2021eko Martxoaren 8a

Herriko ikastetxeetan bat egin dute Martxoaren 8ko aldarriekin

Ihintza Elustondo 2021ko mar. 8a, 17:08

Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, askotariko ekintzak egin dituzte herriko ikastetxeetan. Besteak beste, aldarrikapen mezuak idatzi dituzte, muralak nahiz eskulanak egin...

Martxoaren 8a da gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, eta egun horren harira, askotariko ekintzak egin dituzte herriko ikastetxeetan. Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain hainbat jarduera egin dituzte: muralak, eskulanak... Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, berriz, aldarrikapen mezuak idatzi dituzte nonahi. Era berean, ikastola horretako DBH-3ko autoantolaketako ikasleek saioak eman dituzte DBHko hainbat ikasgelatan. Bestalde, Iraurgi Ikastetxean ere egin dituzte ekintzak: besteak beste, Batxilergoko ikasleek beren zaintzaz arduratu diren emakumeei gutunak idatzi dizkiete.