'Amamaren danborra' dokumentala, sarean ikusgai

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 9a, 11:10

Aurten bete dira 40 urte Azpeitiko helduen danborradan lehen aldiz emakumeak danborjole atera zirenetik, eta horren harira Paola Motok eta Alaitz Olaizolak ondutako lana da Amamaren danborra. Aurtengo sansebastianetan estreinatu zuten eta orain sarean ikusgai jarri du Azpeitiko Udalak.  

Amamaren danborra dokumentala sarean ikusgai jarri du Azpeitiko Udalak. Aurtengo sansebastianetan 40 urte bete dira Azpeitiko helduen danborradan emakumeak lehenengoz danborajole atera zirenetik, eta horren harira Paola Motok eta Alaitz Olaizolak ondutako ikus-entzunezko lana da Amamaren danborra. 22 herritarren testigantzak biltzen ditu lana Sansebastianetan estreinatu zuten Soreasu antzokian, eta atzotik sarean da ikus daiteke.