Andoni Egañak eta Xabier Zabalak hitza eta musika uztartuko dituzte 'Erlojupean sortzen' saioan

Julene Frantzesena 2021ko mar. 13a, 08:38

Xabier Zabala eta Andoni Egaña.

Martxoaren 20an, zapatua, Dinamoa sormen gunean izango da saioa, 12:00etan hasita, eta hara joan nahi dutenek gonbidapenak eskatu beharko dituzte aurrez. Hitzaren Eskolako saio irekia izango da bertsolariak eta musikariak eskainiko dutena.

Hitzaren Eskolaren bigarren edizioa martxan da irailaz geroztik, eta hilabetez hilabete, hainbat saio ireki egiten dituzte egitasmo horren barruan. Martxoaren 20an izango da hurrengo saio irekia. Hain zuzen ere, Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak hitza eta musika uztartuko dituzte Erlojupean sortzen emanaldian. Dinamoa sormen gunean izango da saioa, 12:00etan hasita, eta hara joan nahi dutenek gonbidapenak eskatu beharko dituzte aurrez, honako lotura honetan.