San Jose trikiti jaialdirako sarrera guztiak agortu dira

Julene Frantzesena 2021ko mar. 12a, 08:50

2019ko San Jose trikiti jaialdiko irudia.

Jaialdiaren bi saio egingo dituzte hilaren 20an, Soreasu antzokian, eta bietarako sarrera guztiak agortu dira. Aurtengoa jaialdiaren XXXI. edizioa izango da, eta sei bikote-hirukote eta talde bat izango dira agertokian.

Hilaren 20an Soreasu antzokian izango den San Jose trikiti jaialdirako sarrera guztiak agortu dira. Bi saio egingo dituzte aurtengoan (16:00etan eta 19:00etan), COVID-19aren hedapena saihesteko neurriak tarteko, eta dagoeneko ez dago horietarako sarrerarik.

Aurtengoa jaialdiaren XXXI. edizioa izango da, eta sei bikote-hirukote eta talde bat izango dira agertokian: Alaitz Roteta eta Ainara Saizar, Irma eta Amets, Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi, Fan&GO taldea, Lurdes Alkorta eta Mailu Sudupe Egurrola, Lidia eta Leire nahiz Xabi Solano, Kristina Solano eta Txus Aranburu.