Arrazakeriaz eta feminismoaz tailerra antolatu dute Neska* Gazteen Txokoan hilaren 20rako

Nerea Uranga 2021ko mar. 12a, 11:46

Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da martxoaren 18a, osteguna, baino lehen.

Martxoaren 20rako, larunbata, Arrazakeria eta feminismoa tailerra antolatu dute Neska* Gazteen Txokoan. Tailerra Leo Bueriberirekin eta Luciana Alfarorekin egingo dute, 10:30etik 14:30era bitartean.

Tailerrean parte hartzeko izena aurrez eman beharko da, eta horretarako epea martxoaren 18ran, ostegunean, bukatuko da. Izena Azpeitiko Emakumeen Txokoan bertan eman daiteke edota 688 75 10 00 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidalita.