Sanjuandegiko festak 2022

Kantu Jira, mus txapelketa eta kontzertuak, Sanjuandegiko festetan gehiago murgiltzeko

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 3a, 09:27

Kantu Jiraren saioa eta pintxo poteoa egin zituzten atzo arratsaldean Sanjuandegin. Ondoren, mus txapelketaren txanda izan zen Ongi Etorri jatetxean, eta 22:00etan hasita, iluntzea musikaz girotu zuten Esanezin eta Locopirata taldeek. Eguraldia tarteko, karpan eskaini zituzten kontzertuak. 

Nahiz eta Mantangorri gaur iritsiko den Sanjuandegira, asteazkenean hasi ziren jaietarako antolatutako ekintzak, eta atzo eman zioten jarraipena egitarauari. 19:00etan, Kantu Jiraren saioa eta pintxo poteoa egin zituzten auzoan zehar, inguruak abestiz alaituz. Ondoren, 21:00etan, mus txapelketa egin zuten Ongi Etorri jatetxean, eta giro ederra sortu zen. Unai Urbizu eta Ander Kerejeta izan ziren txapeldunak, eta bigarren sailkatu ziren Jose Mari Udabe eta Sebastian Aizpurua. Hirugarren postua eskuratu zuten Omar Aizpuruk eta Marijo Belokik, eta laugarrena Antonio Beristainek eta Arantxa Izaburuk. 

22:00etan, aldiz, kontzertuen txanda izan zen. Eguraldia tarteko, ezin izan zuten emanaldia ohiko lekuan eskaini, eta azkenean karpan egin zituzten kontzertuak Esanezin eta Locopirata taldeek. 

(Argazkiak: XJ Auzolanean)

Gaur jarraituko du festak auzoan, Gazte Egunerako egitarauarekin. Hona hemen datozen egunetako egitaraua, osorik: 

Gaur, ostirala (Gazte Eguna)

  • 15:00. Kafea eta auzolana.
  • 15:00. Skate parkeari agurra.
  • 19:00. Mantangorriren etorrera.
  • 19:05. Kalejira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin.
  • 20:00. Batukada.
  • 21:00. Gazte afaria.
  • 23:00. Areto dantzen emanaldia.
  • 23:00. Rodeo, No Place eta Laket taldeen kontzertuak karpan.
  • 23:00. Natx, B2B, Meritron, P4ul, B2B, Kanpax, Enesound eta Jos_U, txosnan.

Ekainak 4, larunbata (Auzo Eguna)

  • 10:30. Xake txapelketa.
  • 11:00. Judo erakustaldia.
  • 13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua.
  • 13:30. Triki-pintxo-poteoa.
  • 15:00. Auzo bazkaria.
  • 17:00. VIII. Trikiti Txapelketa.
  • 17:00. Gazteen I. Patata Tortilla Lehiaketa.
  • 18:30. Txokolatada.
  • 19:00. Skapaie elektrotxaranga.
  • 19:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
  • 20:00. Parrillada, Kontseilu Sozialistaren eskutik.
  • 22:00. In Your Face eta McOnak taldeen kontzertuak, eta ondoren, Aztakol DJa karpan.

Ekainak 5, igandea

  • 06:00. Txokolatada eta zumba.
  • 07:00. Zezena.
  • 09:00. Salda.
  • 12:00. Dantzari txikien emanaldia.
  • 16:30. Zezen txikiak.
  • 18:30. Herri kirolak.
  • 19:45. Poteko mantangorri zenbaketa.
  • 20:00. Mantangorriri agurra.