Sanjuandegiko festak 2022

Tortilla usaina eta trikiti doinuak nagusi, Sanjuandegiko Auzo Egunean

Julen Imaz 2022ko eka. 5a, 11:21

Sanjuandegiko Auzo Eguna jendetsua izan zen atzo, larunbata, eta herritarrek gogotik gozatu zuten XJ Auzolanean taldeak antolatutako ekintzetan. Tartean, Gazteen I. Patata Tortilla Lehiaketa eta VIII. Trikiti Txapelketa izan ziren.

Gazteen I. Patata Tortilla Lehiaketa eta VIII. Trikiti Txapelketa izan ziren atzo, larunbata, eguneko Sanjuandegiko ekintza nagusienetakoak. Arratsaldean jende ugari bildu zen Jose Antonio Agirre plazan, eta horren erakusle da, esaterako, patata tortillak egiten izan zen jendetza. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu bi lehiaketetako irudiak.