San Inazio bezperako eguerdiko irudiak, bideoan

Julen Imaz eta Anartz Izagirre 2022ko uzt. 30a, 18:16

Gaur, zapatua, eguerdian hasi dira saninazioak, eta Erlo Telebistak bideoan jaso ditu San Inazio bezperako eguerdiko irudiak.

Hasi dira horrenbeste esperotako San Inazio jaiak, eta goizean goizetik hasita jai giroa nagusitu da herriko kaleetan zehar. Atzegi elkarteko kideek bota dute txupinazoa 12:00etan, eta ondoren, Azpeitiko hainbat txoko arrosaz zipriztindu dituzte herritarrek. Erlo Telebistak bideoan jaso ditu gaur goizeko eta eguerdiko irudiak zein adierazpenak.