Jon Izagirrek beste poz handi bat, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 13a, 17:28

Bost urteko lehortea eta gero, euskal txirrindulariek bi garaipen daramatzate jada 2023ko Frantziako Tourrean. Bi eguneko alde eskasarekin, herenegun Pello Bilbaok Issoiren lortutakoa errepikatu du Jon Izagirrek gaur, hamabigarren etapan, Belleville-en-Beaujolaisen; Ormaiztegikoaren bigarren etapa garaipena izan da gaurkoa Tourrean, 2016a Morzinen lortu zuen estreinakoa.

Tourraren sailkapen nagusiko borrokan, Pinot hamargarren postura igo izana izan da gaur aipagarriena. Eta Pourran ere, antzera. Puntu gutxi banatu ditu gaurko etapak: Pinot bost taldetan ageri da, Martin hirutan eta Izagirre bera bitan, eta horiek izan dira gaur puntuak eman dituzten txirrindulari bakarrak. Horrenbestez, Juanamari Guapa taldeak jarraitzen du buruan taldeen sailkapenean; eta honela dago saridunen behin-behineko zerrenda.