Kwiatkowski garaile Grand Colombierren, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 14a, 17:34

Michal Kwiatkowski poloniarra (Ineos Grenadiers) izan da Grand Colombierren bukatu den Tourraren hamahirugarren etaparen garailea. Eguneko ihesaldiko kideetako bat iritsi da, beraz, aurrena helmugara, nahiz eta gaur sailkapen nagusiko izarrak gertu ibili diren. Pogacar hirugarrena izan da, eta segundo gutxi batzuk kendu dizkio laugarren sailkatu den Vingegaard liderrari; gainsariari gehituta, Alpeen bezperan, 9 segundora murriztu du danirmarkarrak ateratzen dion abantaila.

Pourran, berriz, Juana Mari Guapa taldeak jarraitzen du taldeen sailkapenaren buruan, eta hau da gaur saridunen behin-behineko zerrenda.