Mohoric garaile Polignyn, eta Pourra eguneratuta

Erredakzioa 2023ko uzt. 21a, 18:47

Matej Mohoric esloveniarrak hirugarren garaipena eman dio aurtengo Tourrean Bahrain Victorious taldeari gaur Polignyn, hemeretzigarren etapan. Gaur ere ihesaldia iritsi da helmugara, eta foto-finishak erabaki behar izan du garaipena Mohoricen eta Asgreen atzoko irabazlearen artean.

Gaurkoan ere ez da gorabeherarik izan Tourraren goiko postuetan, baina bai Uztarriaren Pourraren buruan; Oinobe dago orain aurrena taldeen sailkapenean. Tourra eta Pourra bukatzeko bi jardunaldi besterik falta ez direnean, honela dago saridunen behin-behineko zerrenda.