Bukatu da Pourra'2023

Erredakzioa 2023ko uzt. 23a, 20:21

Jon Lizasok (Tio Pello ta Mila taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Iñigo Saralegi (Agerre) izan da bigarrena, eta Jon Lizasorentzat (Juanamari Politte) izan da hirugarren saria ere. Beste hamasei taldek ere jasoko dute saria. Sari banaketa uztailaren 30ea, San Inazio bezperan, 20:00etan, izango da, Uztarriaren tonbolan (Erdikale, 2).

Gaur, uztailak 23, Jordi Meeusek Pariseko esprintean ezustean lortutako garaipenarekin, bukatu da 2023ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan bigarren urtez jarraian Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) izan bada nagusi, Pourra'2023n sari nagusia Jon Lizasorentzat izan da, Tio Pello ta Mila taldearekin. Iñigo Saralegi izan da bigarrena, Agerre taldearekin, eta Jon Lizasorentzat izan da hirugarren saria ere, Juanamari Politte taldearekin.

Pourra'2023k 286 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamasei sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak aurten. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.716 euro, Tio Pello ta Mila, Jon Lizaso Odriozola.
  • 2.goak: 1.144 euro, Agerre, Iñigo Saralegi.
  • 3.goak: 572 euro, Juanamari Politte, Jon Lizaso Odriozola.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Klik23!, Mikel Bereziartua Iñurrategi.
  • 5.goak: Bi lagunentzako afaria Bixker erretegian, Oinobe, Oier, Nora eta Beñat.
  • 13.goak: Bi lagunentzako afaria Sanagustin kulturgunean, Juanamari tia buena, Jon Lizaso Odriozola.
  • 30.goak: Bi lagunentzako afaria Korrale tabernan, Semie eta biyok, Igor Urbieta Garate.
  • 44.goak: Bi lagunentzako afaria Jim Clark tabernan, Untxipa, Ander Etxabe.
  • 69.goak: Bi lagunentzako afaria Etxe-Zuri, Etxe, Jon Etxeberria Senperena.
  • 100.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Argixenekuk, Joseba Arrizabalaga.
  • 125.goak: Erreka Bike-n oparia, Irazola taxistie, Josu Zubizarreta Sudupe.
  • 135.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Okerkuko zubiye, Eneko Izagirre.
  • 150.goak: Igerilekurako bonu bat, Celestino, Mikel Azkue.
  • 185.goak: Elustondo Banaketaken ardo sorta bat, Lo que el ojo no ve, Ana Jose Arruti Agirre.
  • 210.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Junlandajo, Juanjo Aldalur Larramendi.
  • 246.goak: Zuar kafetegian bi lagunentzako gosaria, Aurtene bai, Iñigo Korta.
  • 260.goak: Igerilekurako bonu bat, Ullrich, Jaione Gesalaga Azpiazu.
  • 271.goak: Ziklos Beniren oparia, Errota, Adela Hernandez eta Yolanda Etxezarreta.
  • 286.goak: Tiobiboetarako txartelak, Bestak, Ana Odriozola.

Sari banaketa, San Inazio bezperan

Aurten ere San Inazio bezperan banatuko ditu Uztarriak Pourraren sariak. Uztailaren 30ean, 20:00etan hasiko da sari banaketa Uztarriaren tonbolan (Erdikale, 2).

Saria irabazi dutenak (edo horien ordezkariren bat) ekitaldira joan beharko dira, bakoitzari dagokion saria jasotzera. Joan ezin dutenek, aurrez jakinarazi beharko diote Uztarriari; bestela, saririk ezingo dute jaso sari banaketaren ondoren.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

2023ko Pourran txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.516,30 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 67,30 gutxiago.