Oñatz auzorako errepidea egonkortzeko obrak egingo dituzte

Nerea Uranga 2023ko ira. 7a, 08:22
Oñatz auzorako errepidea. (Nerea Uranga)

Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo ditu Oñazko errepideko obrak. Aste honetan bertan, lan horiek egiteko eremua prestatzen hasi dira.

Oñatz auzorako errepidea egonkortzeko obrak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aurki hasiko dituzte lanak GI-3181 errepideko 2,850 eta 2,890 KP-en artean. Foru aldundiak lanen iraupena hiru hilabete ingurukoa izatea aurreikusi du, eta lanean jarduten duten garaian, errepideko ibilgailuen joan-etorria semaforo bidez zuzenduko dute.

Aste honetan bertan hasi dituzte lanetarako eremua prestatzeko lanak.