Irudhitzen lehiaketa

Uztarriak abian du Irudhitzen lehiaketaren testuen atala

Erredakzioa 2023ko aza. 13a, 10:24

Azaroaren 19an itxiko da VII. Irudhitzen lehiaketaren testuen atalean parte hartzeko epea. Parte hartzaileek Julen Galarraga, Leire Larrañaga, Unax Larrañaga, Alazne Zinkunegi, Erik Aznal, Miren Mendizabal eta Kris Fernandez herritarren irudiei jarri beharko dizkiete hitzak, eta irabazleak 150 euroko saria eskuratuko du.

Irudhitzen lehiaketaren zazpigarren edizioa abiatu du Uztarria Komunikazio Taldeak. 2024 urteko egutegia osatzeko bidean, Uztarriak zortzi herritarren kolaborazio bidez osatu ditu argazkiak, eta, orain, irudi horiei hitzak jarri behar zaizkio.

Hala, azpeitiarren irudimena eta sormena lantzea helburu duen lehiaketak gaur, azaroak 7, zabalduko du hitzak aurkezteko epea, eta hilaren 19an itxiko du. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Julen Galarraga, Leire Larrañaga, Unax Larrañaga, Alazne Zinkunegi, Erik Aznal, Miren Mendizabal eta Kris Fernandez azpeitiarren irudiei jarri beharko dizkiete hitzak. Ipuin laburrak, narrazioak, bertsoak, olerkiak, esaldiak, hitz-jokoak... aurkez daitezke testuen lehiaketara. Honako lotura honetan ikus daitezke 2023ko egutegirako aukeratutako argazkiak.

Lehiaketarako osatutako epaimahaiak aurkeztutako testu guztien artean hamabi hautatuko ditu, eta horietako bat izango da testu irabazlea, eta haren egileak 150 euroko saria eskuratuko du.

Honakoak hauek dira testu lehiaketaren oinarriak:

  • Pertsona bakoitzak gehienez bost irudiri jarri ahal dizkio hitzak.
  • Argazkia oinarri, norberak erabakiko du zertaz idatzi: argazkiaz, horren gainean egindako hausnarketaz, irudiak eragiten dionaz, sentiarazten dionaz, horren inguruan pentsatzen duenaz...
  • Gehienez 100 hitzeko testuak izan behar dute.
  • Aipatu egin behar da zein argazkiri jarri zaizkion hitzak.
  • Azaroaren 19a izango da testuak bidaltzeko azken eguna, eta honako helbidera bidali behar dira testuak: irudhitzen@gmail.com.