Ostiralean hainbat ordutan itxi egingo dute Oñazko errepidea

Nerea Uranga 2023ko aza. 8a, 16:07
Oñatz auzorako errepidea. (Nerea Uranga)

Asfaltatze lanetarako itxiko dute Garmendigainetik Oñatzera doan errepidea. 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara egongo da itxita.

Garmendigainetik Oñatz auzora doan GI-3181 errepidearen 2,850 eta 2,890 KP-en artean asfaltatze lanak egin behar dituzte ostiralean, azaroaren 10ean. Lan horiek egiteko egun horretan errepide hori itxi egingo dute trafikoarentzako 09:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 18:00etara.