Guka Gara!

Beti-betikoak gara

Ihintza Elustondo - Saioa Perona 2023ko abe. 4a, 09:00
(Irudia: Saioa Perona)

Guka estrategiaren barruan, Guka zer eta zertarako den azaltzen jarraitzen du Urolako Komunikazio Taldeak. Horren harira, Ihintza Elustondo kazetariak Saioa Peronaren ilustrazioaren gainean idatzi eta azaroko aldizkarietan argitaratutako testua da honako hau, taldeak proiektua barrutik nola bizi duen azaltzeko.

Ni eta zu batzean
nola sortzen den gua
Ni eta zu solastean,
komunikazioaren sua
Su hori herrira zabaltzea
hedabideon sekretua
Txikiak batzean handi
bilakatzen da bozgorailua
Bat eginda ere,
herriari eginez keinua
Haziz eta haziz dihoa
euskal hitzen putzua
Beti-betikoak gara,
hau duzu heldulekua
Guka aritzea ez baita
hain zeregin konplexua
Horrela kolektiboagoa da
guztion bizimodua