Bertan merkatari elkartearen Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Nerea Uranga 2024ko urt. 9a, 11:42

Bertan merkatari elkartearen Errege Magoen zozketako zenbaki saridunak.

Errege Magoen zozketan 500 euroko hiru erosketa bonu zozkatu ditu merkatari elkarteak. Zenbaki saridun txartela dutenek urtarrilaren 31a baino lehen Azpeitiko Udalera edota Bertan merkatari elkartera jo beharko dute.

Azpeitiko Bertan merkatarien elkarteak egin du dagoeneko Errege Magoen zozketa, eta 500 euroko hiru zenbaki saridunak zein diren jakinarazi dituzte, eta honakoak dira erosketa bonuak jasoko dituzten hiru zenbakiak: 11.717 (Martina Isasti dendan), 23.481 (Ufito Azpeitia dendan)
eta 46.184 (Aitzaki Kirolak dendan). Saria jasotzeko, hiru zenbaki horien jabeek urtarrilaren 31 baino lehen jarri beharko dute harremanetan Azpeitiko Udalarekin edota Bertan merkatari elkartearekin.

Bestalde, ordezko zenbakiak zeintzuk diren ere esan dute, hurrenez hurren honakoak dira: 11.688, 23.571 eta 46.109.