El Salvadorko egoera azaldu du Francisco Valenciak

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 25a, 09:54
Francisco Valenciaren hitzaldiaren une bat, atzo, Baigera I-en. (Mailo Oiarzabal)

El Co Latino hedabideko zuzendariak hitzaldia eskaini zuen atzo arratsaldean Baigera I-en.

El Salvadorko gizarte eta politika egoera hertsigarriaz luze eta zabal aritu zen atzo Francisco Valencia Azpeitian. El Salvador Elkartasuna GKEak gonbidatuta, Euskal Herrian dabil egunotan El Co Latino hedabidearen zuzendaria, eta atzo arratsaldean Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteko egoitzan izan zen, Baigera I eraikinean, hitzaldia emateko.

Bukele presidentea, mara-k, giza eskubideen urraketak eta prentsa askatasunaren kontrako erasoak... Horiek eta beste kontu batzuk hizpide hartuta, luze eta zabal aritu zen Valencia.