Hileko azken ostiralarekin, euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea egin dute dozenaka lagunek

Unax LarraƱaga 2024ko urt. 27a, 10:38
Atzo arratsaldean plazan egin zuten elkarretaratzea.

Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean jarrita, euskal presoen eskubideak aldarrikatu zituzten plazan bildu ziren herritarrek, hilero legez.

Hilero azken ostiraletan egin duten bezala, atzo ere, Azpeitiko Sareren deiari erantzunez, dozenaka lagun bildu ziren 19:00etan plazan, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. Konponbiderako giltzak. Gotzon gurekin zioen pankartaren atzean elkarretaratzea egin zuten hara bertaratutakoak.