Karmelo Etxegarairen Euskal Herriako eraikinean lanak egiteko lehiaketa publikoa martxan da

Mailo Oiarzabal 2024ko urt. 29a, 09:00
Karmelo Etxegairen Euskal Herriako eraikinaren barru aldea, bigarren solairutik hartuta. (Azpeitiko Udala)

Goiko solairuan beirazko egitura berria eraikitzeko lanak dira udalak lehiaketara atera dituenak, eta enpresek otsailaren 17a arteko epea dute proposamenak aurkezteko.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarairen Euskal Herria kaleko eraikinean "haurrek jolaserako edo bestelako ekintzetarako espazio gehiago izan dezaten" lanak egiteko kontraturako lehiaketa publikoa martxan jarri du Azpeitiko Udalak.

Karmelo Etxegaraiko Haur Hezkuntzako gelak hartzen dituen eraikin horretan lehendik martxan daude jolastokia berritzeko eta egokitzeko lanak, estalpe berria eraikitzeko zein jolastokia inklusibitate irizpideak kontuan hartuta moldatzeko. Lehiaketa publiko berriarekin, berriz, eraikineko goiko solairuan beirazko egitura berria eraikiko dute.

Enpresek otsailaren 17a arteko epea dute beren proposamenak aurkezteko. Lanen aurrekontua "gehienez" 121 mila eurokoa izango da, BEZ barne, eta hilabeteko epea ezarri du udalak lanak bukatzeko.