Euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde elkartuko dira bihar plazan

Iraia Oteiza 2024ko ots. 22a, 11:44

Hileko azken ostirala izanik, presoen eta iheslarien aldeko elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan, plazan. 

Hileko azken ostiraletan egin ohi duten gisan, Sare Herritarrak deituta bihar ere plazan bilduko dira euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde. 19:00etan hasita egingo dute elkarretaratzea, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete deialdiaren sustatzaileek.