Familia ugariek martxoaren bukaera artean eska ditzakete udal zergetan hobariak

Nerea Uranga 2024ko mar. 11a, 11:49
Ondasun Higiezinen Zergan eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergan jaso ahalko dituzte hobariak.

Ondasun Higiezinen Zergan eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen zergetan eska dezakete hobaria. Martxoaren 31n bukatuko da eskaera egiteko epea, eta hori udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan egin beharko dute.

Familia ugariek martxoaren 31ra arteko epea dute Ondasun Higiezinen Zergaren (OHZ) eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren (TMIZ) hobariak eskatzeko. Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuen bulegoan eskatu behar dute.

Urtero eskatu behar izaten dute zergetan hobaria. Eskaera egiteko, familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Hobariak eskuratzeko, beharrezkoa da familiako kide guztiak etxe berean erroldatuta egotea.

Ondasun Higiezinen Zergaren hobaria familiaren Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) araberakoa izango da. Honako hauek dira baremoak:

Seme-alaba kopurua        0-24.000€     24.000€-50.000€         50.000€-90.000€       90.000€tik gora
3                                              %90                   %50                                  %15                             0
                                             %90                   %70                                  %40                             0
5 edo gehiago                      %90                   %90                                  %60                             0

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergaren hobaria ere Pertsona Fisikoen Errentaren Zergaren (PFEZ) araberakoa izango da, eta familia unitate bakoitzak bost plazako edo gehiagoko turismo batentzat izango du hobaria, eta ibilgailuak, gehienez, 13,99 zaldi fiskal izan beharko ditu. Kasu honetan honakoa da hobarien baremoa:

Diru-sarrera gordina         0-24.000€      24.000€-50.000€         50.000€-90.000€     90.000€tik gora
Hobaria                                  %40                   %30                                  %20                             0