Azpeitiko eta Usurbilgo musika eskolek elkartrukea egingo dute

Nerea Uranga 2024ko mar. 13a, 09:00
Juan Antxieta musika eskolakoen jaialdi bat. (Andoni Elduaien)

Azpeitian nahiz Usurbilen kontzertu bana eskainiko dute Juan Antxieta eta Zumarte musika eskolek. Azpeitiko hitzordua martxoaren 21ean da, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitiko Juan Antxieta eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Zumarte musika eskoletako musika ikasleek elkartrukea egingo dute. Hala, gaur, asteazkena, Juan Antxietakoek Usurbilen kontzertua eskainiko dute herri hartako musika eskolakoekin batera, Sutegi aretoan, 18:30ean hasita.

Itzuliko kontzertua, berriz, martxoaren 21ean (osteguna) izango da Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 18:30ean. Saio horretan ere bi musika eskoletako ikasleek parte hartuko dute.