Garazi eta Sala bikoteak kontzertu akustikoa emango du gaur gauean Zulo Zabalen

Mailo Oiarzabal 2024ko mar. 15a, 10:50
Garazi eta Sala, emanaldi batean. (Kulturklik)

22:00etan hasiko da musika gaualdia Iberotarren plazako soziedadean. Bazkideek ez ezik, nahi duen orok izango ditu ateak irekita eta sarrera debalde da.

"Aspaldiko partez", kontzertu akustikoaz gozatzeko aukera izango da gaur gauean Zulo Zabal elkartean. Garazi eta Sala bikotea izango da musika gaualdiaren protagonista Iberotarren plazako soziedadean. 22:00etan hasiko da kontzertua, eta bazkideek ez ezik, nahi duen orok izango ditu ateak irekita. Sarrera debalde da.

Honela zabaldu dute gonbidapen mezua Zulo Zabalekoek: "Data seinalatuan, San Patriziok abisua jo eta gu lozorrotik esnatu, kolpe bakarrean. Kantuan gozo aritzeko, zintzurra bustitzeko aukera ezberdinak egongo dira, kanilako uraz gain. Animo, zain izango gaituzue!".