Azpeitiarren doinuak

Amets Amubietaren euskal kanta gogokoenak

Erredakzioa 2024ko mar. 27a, 09:00
Amets Amubieta. (Utzitakoa)

Azpeitiarren doinuak seriearen barruan, Aste Santuko oporraldiaren bueltan, asteazkenero, hainbat herritarrek aukeratutako bosna euskal kanta jaso ditu aurten ere Uztarriak. Aste Santuen bueltako bigarren kantu zerrenda Amets Amubieta dantzariaren hau da.

  • Don boogie on (Skabidean)

"Lau edo bost urte izango dira Skabidean taldea ezagutu nuela, Saninaziotan txosnan kontzertua eman zutenean. Oso gazteak ziren eta agian oraindik tablak falta zitzaizkien eszenatokian, baina asko gustatu zitzaizkidan. Ordutik jarraitzen dut beraien musika entzuten, eta lan bikaina egiten jarraitzen dute. Oso musika atsegina da".

  • Itota (Gorka Suaia ft Juantxo Arakama)

"Gorka Suaiaren eta Juantxo Arakamaren arteko elkarlana. Bi abeslari hauen jarraitzaile sutsua ere banaiz. Gaur egun ama lurrari egiten ari garen kalte ugariari, kutsadurari, txikizio guztiari kritika eta kontzientzia eginez pixka bat".

  • Kontrolik gabe (Los Zopilotes Txirriaos)

"Musika estiloa pixka bat aldatuz, oso mariatxi zalea ere banaizenez, ezin da falta Los Zopilostes Txirriadosen abesti bat. Kasu honetan Altsasun gertatutako injustiziari zuzendutako kanta".

  • Fede berri baten bila (Unidad Alavesa)

"Momentu malenkoniatsuetarako, Unidad Alavesa".

  • Margarita (Joxe Ripiau)

"Ezarritako eredurik gabe bakoitzak nahi edo ahal bezala dantza egiteko kanta bat. Energia positiboa eta martxa pixka bat".