Azkoititik Aizpurutxora ibilaldia antolatu du Baigerak

Intza Trula 2024ko mar. 22a, 09:00
Artxiboko irudian, Aizpurutxo auzoa.

Apirilaren 6an izango da Azkoititik Aizpurutxora irteera, eta izen ematea zabalik egongo da apirilaren 3ra arte.

Azkoititik Aizpurutxora irteera antolatu du Baigera jubilatuen elkarteak apirilaren 6rako. Irteeran parte hartu nahi dutenek dagoeneko zabalik dute izena emateko aukera, apirilaren 3ra bitarte, 15 euroan. 

Irteeraren egunean 09:00etan elkartuko dira anbulatorio aurreko autobus geltokian, eta behin Azkoitira iritsita, Aizpurutxoraino joango dira. Amaitzeko, hamaiketakoa egingo dute Itziar jatetxean.