Juan Antxieta eta Zumarte musika eskolek kontzertua eskainiko dute bihar Sanagustinen

Intza Trula 2024ko mar. 20a, 15:06
Juan Antxieta musika eskolakoen emanaldi bat. (Juan Antxieta)

Elkartrukea egiten ari dira Azpeitiko Juan Antxieta eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Zumarte musika eskolak. Joan den asteazkenean, hilaren 13an, Usurbilen eskaini zuten emanaldia, eta bihar Sanagustin kulturgunean egingo dute.

Azpeitiko Juan Antxieta eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Zumarte musika eskolek kontzertua eskainiko dute bihar Sanagustin kulturgunean. Elkartrukea egiten ari dira bi musika eskolak, eta joan den asteazkenean Usurbilen eskaini zuten kontzertua. Hala, bihar, 18:30ean, Sanagustin kulturgunean eskaniko dute emanaldia, bi musika eskoletako ikasleek elkarrekin.