Hiru orduko ibilaldiak antolatu ditu Baigera jubilatuen elkarteak

Intza Trula 2024ko mar. 21a, 09:00
Zumaiatik Zarautzera ibilaldia egingo dute larunbatean.

Lehenengo irteera martxoaren 23an, larunbatean, izango da. 08:50ean abulatorioaren aurrean elkartuko dira parte hartzaileak, Zumaiara doan autobusa hartzeko.

Baigera jubilatuen elkarteak hiru orduko ibilaldiak antolatu ditu, eta lehenengoa larunbat honetan, hilaren 23an izango da. 08:50ean jarri dute hitzordua, Azpeitiko anbulatorioaren aurrean, Zumaiara doan autobusa hartzeko. Ondoren, Zumaiatik Zarautzera joango dira oinez.

Ibilaldia amaitzean Zarautzen bazkaltzeko aukera izango dute mendizaleek, eta horretarako izena eman beharko dute aurretik, 685 72 02 72 telefono zenbakira deituta. 

Besteak beste, "jubilatuek naturaz gozatzeko, elkar ezagutzeko, eta osasuna mantentzeko helburuarekin" antolatu ditu irteera hauek Baigera jubilatuen elkarteak. Azaldu dutenez, ibilaldiek ez dute malda handirik izango, eta hiru orduren bueltan egiteko modukoak izango dira guztiak.