Herritarren Arreta Zerbitzuko makina jarri dute Udal Igerilekuaren eraikinean

Nerea Uranga 2024ko mar. 22a, 09:00
Herritarren Arreta Zerbitzurako gailua. (Azpeitiko Udala)

Udaletxeko lehen solairuan egon da herenegun arte hainbat izapide egiteko aukera ematen duen Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) makina. Herritarrek hainbat izapide egiteko aukera dute gailu horren bidez.

Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) makina udaletxearen lehen solairutik Udal Igerilekuaren eraikinera lekualdatu dute. Udalak adierazi duenez, "udaletxeak baino ordutegi zabalagoa du igerilekuak eta jaiegunetan ere irekita egoten da". Makina tokiz aldatuta, izapideak egiteko erraztasun gehiago eman nahi dizkiete herritarrei.

HAZ makinaren bidez, ordainagiriak edo isunak ordaindu, errolda agiria atera, idatziei sarbidea eman eta beste hainbat tramite egin ditzakete herritarrek.