Elkarren doinuak uztartuz gozatu dute Juan Antxietako eta Zumarteko musikariek

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 22a, 14:57

Azpeitiko Juan Antxieta eta Usurbilgo Zumarte musika eskolek egindako elkatrukeen harira, kontzertua izan zen atzo Sanagustinen. Jende ugari bertaratu zen emanaldiaz gozatzera.

Azpeitiko Juan Antxieta eta Usurbilgo (Gipuzkoa) Zumarte musika eskolek elkartrukea egin dute. Aurrena, Azpeitiko musikariak joan ziren Usurbilera. Atzo, berriz, Zumartekoak etorri ziren Azpeitira emanaldia eskaintzera.

Sanagustin kulturgunean elkartu ziren kontzertua emateko, eta jende ugari bertaratu zen emanaldia entzutera. 18:30ean hasi zen emanaldia, eta adin guztietako musikariak igo ziren oholtzara, askotariko doinuak eskaintzera. Harrera paregabea izan zuen ekimenak, eta parte hartzaileek ere gogotik gozatu zuten.