Egin dute apirilaren 21eko hauteskunde mahaietarako zozketa

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 25a, 10:29
Iazko uztailean Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. (Maialen Etxaniz)

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira, eta ordurako Azpeitiko hauteskunde mahaiak osatzeko udalbatzarra egin dute gaur, 09:00etan.

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira. Azpeitiko hautesmahaiak osatzeko zozketa gaur egin du Azpeitiko Udalak, 09:00etan, ezohiko udalbatzarrean. Honako helbide honetan kontsulta dezakete herritarrek mahaian egotea tokatu zaien ala ez: azpeitia.udalak.eus.