Aste Santuko egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialaren bilketan

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 26a, 08:30
Hondakin komertzialak.

Ostegunetik datorren astelehenera bitartean, ezohiko ordutegian atera beharko dira hondakinak.

Hondakin komertzialaren bilketan aldaketak izango dira datozen egunetan, Aste Santuko jaiegunak direla eta. Martxoaren 28an, ostegunez, 10:00etarako atera beharko da errefusa; martxoaren 29an, ostiralez, 10:00etarako atera beharko da kartoia; martxoaren 30ean, larunbatez, 10:00etarako atera beharko da organikoa; eta apirilaren 1ean, astelehenez, 10:00etarako atera beharko da organikoa eta errefusa.