Caritasek bi saio eskainiko ditu apirilean Azpeitian

Ihintza Elustondo 2024ko mar. 27a, 09:05

Apirilaren 9an boluntario izateko informazio saioa izango da, eta apirilaren 16an, berriz, Atzerritartasun Legeari buruzko tailerra. Bi saioak irekiak eta doakoak dira, baina horietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. 

Caritas Gipuzkoak antolatuta, bi saio izango dira datozen asteetan Azpeitian. Aurrenekoa boluntario izateko informazio saioa izango da, eta apirilaren 9an, asteartez, eskainiko dute, 10:00etan, Apaizetxean –Perez Arregi kalea, 3–. Bigarren saioa, berriz, apirilaren 16an, asteartez, izango da, 18:00etan hasita, leku berean. Kasu horretan, Atzerritartasun Legeari buruzko tailerra eskainiko dute.

Bi saioak irekiak eta doakoak izango dira, baina horietan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Boluntariotzaren gaineko hitzaldira bertaratu nahi dutenek, hemen eman behar dute izena, eta Atzerritartasun Legearen formazioan parte hartu nahi dutenek, berriz, hemen.