Igerilekuak ordutegi murriztua izango du datozen egunetan

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 28a, 11:48

Aste Santuko egunetan ordutegi berezia izango du igerilekuak. Hori dela eta, goizez soilik irekiko ditu ateak. Kiroldegiko Familia Txokoa irekita egongo da Aste Santuan eta Pazko Astean.

Aste Santuko egunak direla eta, udal azpiegiturek ordutegi berezia izango dute egunotan. Igerilekuak, esaterako, jai egunetako ordutegia izango du gaurtik astelehenera bitarte. Hau da, 09:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte ateak. 

Familia Txokoa, zabalik

Era berean, Aste Santuan Udal Kiroldegiko Familia Txokoa irekita egongo da. Gaurtik astelehenera, goizez bakarrik zabalduko dute: 11:00etatik 12:30era. Pazko Astean, berriz, asteartetik ostiralera, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da irekita. Apirilaren 6an eta 7an eguerdian ez dute itxiko, eta 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik.