Aberri Egunez, ikurrinak balkoietan

Maialen Etxaniz 2024ko mar. 31a, 12:58

Aberri Eguna dela eta, ikurrinak zintzilikatu dituzte gaur Azpeitiko etxeetako balkoi gutxi batzuetan. Udaletxean ere jarri dute ikurrina.

Aberri Eguna da gaur, martxoak 31, eta ohiturari jarraiki, Azpeitiko hainbat etxetan ikurrinak jarri dituzte zintzilik, aldarri moduan. Dena den, ez dira asko izan balkoietan gorri, berde eta zuri koloreko banderak jartzera animatu direnak. Nafarroako banderak nahiz bestelako aldarriak ere ikusi ahal izan dira leiho eta balkoietan. Azpeitiko Udalak, bere aldetik, ikurrin handia jarri du zintzilik udaletxeko balkoitik.