'Gure inguruko hegaztiak' argazki erakusketa zabalduko dute larunbatean

Iraia Oteiza 2024ko api. 2a, 10:24

Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren lanak Betharram aretoan egongo dira ikusgai larunbatean hasi eta hilaren 21era bitartean.

Juan Mari Ibarzabal argazkilariaren Gure inguruko hegaztiak argazki erakusketak ateak zabalduko ditu larunbatean. Azpeitiarrak inguruko zenbait hegaztiri ateratako argazkiak Betharram erakusketa aretoan egongo dira ikusgai hilaren 21era bitartean. Herritarrek honako ordutegian izango dute erakusketara bertaratzeko aukera: larunbat eta igandetan, 12:00etatik 14:00etara; eta aste barruan, 18:00etatik 20:00etara.