Zozketa

Uztarria Gukak zozkatu ditu Desgaraian eta Hauek taldeen kontzerturako sarrerak

Erredakzioa 2024ko api. 11a, 13:04

Larunbateko kontzertua 22:00etan hasiko da, Sanagustin kulturgunean. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean.

Desgaraian eta Hauek taldeek kontzertua eskainiko dute larunbat honetan, Sanagustin Kulturgunean. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta Uztarria Gukak Kulturaz kooperatibak emandako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, sarrera bikoitzen irabazleak Marije Zubimendi eta Axun Arregi bazkideak izan dira.