Astelehenetik Azpeitia eta Zestoa arteko bidegorria itxiko dute, mantentze lanak egiteko

Nerea Uranga 2024ko api. 19a, 10:40
Urolako bidegorria. (Aitziber Arzallus)

Urolako bidegorrian, Azpeitia eta Zestoa artean, mantentze lanak egingo dituzte datorren astelehenean hasita. Lanak bukatu arte bidegorria itxita egongo da.

Urolako bidegorrian, Azpeitia eta Zestoa arteko zatian, mantentze lanak egingo dituzte datorren astelehenean, apirilaren 22an hasita. Lan guztiak bukatu artean edukiko dute bidegorri zati hori zatika itxita, 07:00etatik 15:00etara bitartean.

Aurreneko lanak Zestoa eta Corrugados Lasao lantegiaren arteko bidegorri zatian egingo dituzte, eta zati hori itxiko dute lehenengo. Horko lanak bukatu ondoren, Corrugados Lasaotik Ezkuztara arteko bidegorri zatian jardungo dute.