'Liburu abenturak' eskulan tailerra egin dute, Udal Liburutegiaren 60. urteurren egitarauaren barruan

Aitziber Arzallus 2024ko api. 27a, 09:27

Ludotekekin elkarlanean antolatutako jarduera izan zen atzo arratsaldekoa. Dozenaka haurrek eta gurasok parte hartu zuten Azoka Plazan egindako tailerrean.

Azpeitiko Udal Liburutegiaren 60. urtemugaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, eta  ludoteketakoekin elkarlanean, Liburu abenturak eskulan tailerra egin zuten atzo arratsaldean Azoka Plazan. Dozenak umek eta gurasok parte hartu zuten jarduera horretan.

Apirilaren 5ean 60 urte bete ziren Azpeitiko Udal Liburutegia inauguratu zutenetik. Urtemuga borobila ospatzeko adin guztietako herritarrei zuzendutako askotariko ekintzak gauzatu dituzte azken asteotan, eta oraindik ere, maiatzaren 8ra bitartean, izango da urteurreneko egitarauaren barruko jardueretan parte hartzeko aukerarik. 

  • Apirilak 30, asteartea.
    18:00. Literatura solasaldia, Miren Amurizaren Basa liburuaren inguruan, Pako Aristik dinamizatuta. Azpeitiko Udal Liburutegian.
  • Maiatzak 8, asteazkena.
    17:30. HH5eko haurrentzako ipuin kontaketa, Pello Añorga ipuin kontalariarekin. Azpeitiko Udal Liburutegian. Aurrez izena eman behar da.